AGATE DEUNA

 

AINTZALDU DAIGUN AGATE DEUNA

BIHAR DA BA DEUNA AGATE

ETXE HONETAN ZORION HUTSA

BETIKO EUKO AL DABE.

 

Deun Agatena batzeko gatoz

Basurtoko umetxoak

honen bitartez eskatzen dugu

zabaldu zuen sakelak.

 

 

AINTZALDU DAIGUN AGATE DEUNA

BIHAR DA BA DEUNA AGATE

ETXE HONETAN ZORION HUTSA

BETIKO EUKO AL DABE.

 

Orain bagoaz alde egitera

agur dautsugu gogotik

Agate deuna bitartez dala

ez eizu izan dongerik

OLES OLES LURRA ESNA ZAITEZ!

OLES, OLES LURRA ESNA ZAITEZ!!

Aharrausi egin du basoak

zuhaitzek zabaldu besoak

kantuan hasi dira birigarroak eta zozoak.

OLES OLES LURRA ESNA ZAITEZ!

OLES, OLES LURRA ESNA ZAITEZ!!

Aharrausi egin du basoak

zuhaitzek zabaldu besoak

dantzari hasi dira azeriak eta otsoak.

OLES OLES LURRA ESNA ZAITEZ!

OLES, OLES LURRA ESNA ZAITEZ!!

Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak

berriro entzun dezan taupadaka mundu osoak.

OLES OLES LURRA ESNA ZAITEZ!

OLES, OLES LURRA ESNA ZAITEZ!!

SANTA AGEDA AGEDA

SANTA AGEDA AGEDA

GURE MARTIRI MAITEA

ETXE HONERI EMON EIOZU

ZORIONA (E)TA BAKEA

 

Zorion etxe honetan

oles egitera gatoz

aterik ate ohitura zaharrak

aurten berritzeko asmoz.

 

SANTA AGEDA AGEDA

GURE MARTIRI MAITEA

ETXE HONERI EMON EIOZU

ZORIONA (E)TA BAKEA

 

Ugazaba etxeandreok

izan eizue urte on

etxe honetan izan dadila

bete-betean zorion.

 

SANTA AGEDA AGEDA

GURE MARTIRI MAITEA

ETXE HONERI EMON EIOZU

ZORIONA (E)TA BAKEA