top of page
Nor da, bada, Santa Ageda edo Agate Deuna?   Historiak dio Agate Deuna Sizilian jaio zela 230ean. Diotenez, neska polita omen zen, hori dela eta, Siziliako Quinciano gobernadoreak Agedaren amodioa lortu nahi zuen. Neskatoak, ordea, kristautasunean fede its

“Duela urte asko, ohitura pagano zaharrak kantatzera ateratzen ziren otsailaren 4an, eta, makila eskuan, lurra jotzen zuten abesten zuten bitartean, ama lurra esnatzeko, egunak luzatzen hasiak zirela iragarriz, eta natura negutik esnatzen hasia zela, udaberriaren etorrerarekin batera ziklo natural berri bati hasiera emanez. Ondoren, kristautasunak, guztiarekin egin zuen bezala, ospakizun hura bereganatu zuen, eta ama lurraren ordez bere martiri bat jarri zuen, lehen emakume martiria, Santa Ageda.

Baina kantu eta makila haien izpirituak, negua astiro-astiro amaitzen ari zela iragartzeko, gaur egun arte iraun du”

Agate Deuna Sizilian jaio zen 230. Urtean. Oso neska polita omen zen eta Quintianus Senadoreak Agedaren amodioa lortu nahi zuen baina Agatekl ez zuen begi onez ikusten, Jesukristo maite zuen. Kristautasuna debekatua zegoenez Erromatar inperioan, Quintianusek salatu eta kartzelan sartu zuten Catanian.

 Bertan torturatu egin zuten su-txingorretan oinutsik ibili araziz eta bularrak moztu zizkioten. 251ko otsailaren 5ean hil zen.

 

Urte bat beranduago, Etna sumendia erupzioan hasi zen eta laba herriaren atarian gelditu zen. Miraria Agaterengatik izan omen zen eta gertakaria ahoz aho zabaldu zen Euskal Herrira ere.

                        Antton Jauregi

bottom of page