top of page

"Euskaraz ikasi duten ume guzti-guztien bihotzeko fonotekan izen bat dago, Imanol Urbieta, berak jarri baitzion soinu banda gure haurtzaroari.   Musikari eta irakasle handi honen kantu zerrenda izugarria da: Jon Brown, Txiki txiki txikia, Uztaiak gora, Mac Mikel, Txoria nintzela, Astoa ikusi nuen, Nire gorputzak, Lotan nago, Musika ikasten ari gera…"    

                                        Guraso.eus

descarga.jpg

Imanol urbietak (Manolok) sortutako abestiak, nahiz eta urte asko izan, ez daude iñolaz ere, zaharkituak.

Eskoletan, bere abestiak egunero abesten dira, nahiz eta, askotan, askok egilea nor den ez jakin.

Lan honekin nire omenaldi txikia egin nahi izan diot.

Berak sortutako abesti  eta material guztiak biltzea ezinezkoa zait, beraz, lan honetan, niri gehien gustatzen zaizkidanak eta gehien erabiltzen ditudanak topatuko dituzue.

Abestera eta dantzatzera!!

                                                         Iratxe

bottom of page