Ahoa bizi belarri prest

LOGO-IRATXE-removebg-preview.png

Letra deskargatzeko

Euskaraz udalean, euskaraz herrian, euskaraz hartzen dugu (e)ta euskaraz eman, euskara edan genuen amaren titian,
euskara edan nahi dugu iturri berrian   (bis)

Sustraietan tinko, adarretan brinko
ahoa bizi-bizi, belarria prest beti,          (bis)
brinko eta brinko euskaraz


Herria eraiki nahi azal eta mamiz,
euskaraz jolastuz (e)ta, euskaraz ikasiz, sentitu, pentsatu, egin, elkarrekin irriz, mundua ikus dezagun, gure begi-niniz (bis)

Sustraietan tinko, adarretan brinko
ahoa bizi-bizi, belarria prest beti,
brinko eta brinko euskaraz                  
(bis)